XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Zertarako ditu gizonak galtzak hartzaren aurka ez bada gauza? - Etxetik erraz esaten da hori.

- Zu ikus nahi zintuzket han hartzari aurrez-aurre begira.

Ezinbestean joan zen egurketara gizona.

Lehenbizian elkarren ihes ibili ziren biak eta ez zuen hartzik ikusi bidean.

Oztoporik gabe ekarri zuen astokada etxera.

Hirugarren edo laugarren aldirako urrunera ikusi zuen basaberea *.

Bihotzak taupada * egin zion, baina tira.

- Hortzak ikusten ez dizkiodan bitartean gaitzerdi! pentsatu zuen.

Hartza agertu zitzaiola esan zion emazteari eta orpoz-orpo joan zitzaiola bide guztian.

Ea zer egin behar zuen berriz ateratzen bazitzaion.

- Jakia emaiozu puskatik eta ikusiko duzu txakurra bezain prestu zure ondotik.

Lantegira heldu orduko hartza beragana.

- Zer du honek, emaztearen aholkua leihotik entzun? Ala gure etxekoandrea sorgina ote? Makurrena zera da, hartza hemen daukadala bizi bizirik, hezur eta mami. Nora ihes egin?.

Beldurraren botereaz hartzari begirik gainetik kendu gabe egon zen denbora luzean gizona.

Azkenean ez zitzaion hain beldurgarria iduritu mamutzar * haren begirada.

Aizkora hartu eta badoa poliki poliki lanean hastera.

Hartzak atzera egin zuen orduan.

- Trebe nauk, pentsatu zuen.

- Azken batean aizkora badiat nik eta berak ez.

Lansaioaren * ondotik ogi puska jaten hasi zen egurketaria, eta hartza bere ondoan nola jaten zuen begira.

Ogi puska bat bota zion muturrera emaztearen esanaz oroiturik, eta harek gogotik jan.

- Orain bai gertutik ikusi dizkiodala hartzari hortzak!.